Frantziako Ekologiako Ministro François de Rugyk berretsi du bi hartz eme askatutako dituztela Biarno aldean (Okzitania). Aurreko ministro Nicolas Huloten asmoei eutsiko diote.
Denak ez dira ados agertu hartutako erabakiarekin. Pirinioetako laborariek hartzaren hazkundeak artzaintzari kalte egiten diotela salatu dute. Eskualdeko alkateekin egindako bileraren ondoren, Rugyk azaldu du Esloveniatik ekarriko dituztela bi hartzak. Hainbat alkate hartzak askatzearen aurka daudenez ministroarekin zuten bileratik alde egin zuten.
Ministroak dio hartzen hazkundea eta jarduera ekonomikoa bateragarriak direla. Gainera, 3,4 milioi euro bideratuko ditu hartzaren, abeltzaintzaren, turismoaren, ehizaren eta baso kudeaketaren uztartze plangintzara. Abeltzainen bordetako neurriak hobetzea, hartz erasoengatik kalte-ordainak handitzea eta artzainentzako telefonia sarea hobetzea sartzen da planean. Hartzen populazioaren gorakadak turismoaren hazkundea ekarriko duela uste dute.
37 hartz inguru daude Pirinioen erdigunean eta Biarnon bi hartz ar. Ez da lehen aldia Pirinioetan hartza askatzen dutela, 1996an eta 2006an askatu zituzten eta.