argia.eus
INPRIMATU
Frantziako Gobernu osoak dimisoa aurkeztu du
  • Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak gobernu osoaren dimisioa aurkeztu du ostiral honetan, Eliseoak aditzera eman duenez. Macronen exekutiboa “berritzeko” prestatzen ari dira dagoeneko.

Mikel Eizagirre 2020ko uztailaren 03a

Edouard Philippe lehen ministroak dimisioa aurkeztu dio Frantziako presidente Emmanuel Macroni. Onartu egin du proposamena eta beraz, egungo gobernuko kideek lanean jarraituko dute talde berri bat izendatu arte, Le Monde egunkariaren arabera.

Macronek “birmoldaketa” aurreratu zuen udal hauteskundeen ostean, eta Errepublika Martxan (LREM) alderdiak espero baino emaitza txarragoa lortu zuen. Philippe igandean aukeratu zuten berriro Le Havreko alkate, eta ekainaren 4an hartuko du kargua. Horixe izan da LREM alderdiko hautagaien pisuzko garaipen bakarra.

2022ko presidentetzarako hauteskundeei begira, alderdi berdeen emaitza onen aurrean, Macronek “erantzun sendoak eta anbizio ekologista handiak” iragarri zituen, “erronken eta itxaropenen mailakoak".