argia.eus
INPRIMATU
Frantziako Giza Eskubideen Ligak eskatu du Parot eta Esnal askatzea
  • Frantziako Giza Eskubideen Ligako lehendakari den Malik Salemkour-ek eta ohorezko lehendakari Henri Leclerc-ek, bere egin dute 2021eko urrian hil aurretik Michel Tubianak idatzitako artikulua. Tubiana ere, bakearen artisau izateaz gain, Frantziako Giza Eskubideen Ligako ohorezko lehendakaria zen. Hala diote, besteak beste, sinatu duten artikuluan: "Bihotzaren eta adimenaren zentzuna berreskuratzera dei egiten dugu; iraganeko dramak ez handitzera dei egiten dugu, ez gorrotoaren hautua egitea, Jakes Esnal eta Kepa Parot askatzearen menpe, haien bizitzaren menpe, baitago Euskal Herriko bakea".

ARGIA @argia 2022ko otsailaren 01a
Henri Leclerc, Frantziako Giza Eskubideen Ligako ohorezko lehendakaria da artikuluaren sinatzaileetako bat.

Mediapart hedabideak urtarrilaren 31n kaleratu du hil aurretik Michel Tubianak idatzi zuen artikulua, Frantziako Giza Eskubideen Ligako egungko lehendakari eta ohorezko lehendakariaren sinadurapean. Erakunde hau independentea izanik ere, Frantziako Gobernuaren kontsultarako organoa da eta artikuluan salatu dute Frantziako Gobernua, epaileak eta terrorismoaren kontrako fiskaltza bi preso politiko hauen heriotza "programatzen" ari direla. Honela diote:

"Bi gizon, Jakes Esnal eta Ion Parot, 70 urte baino gehiagokoak, bizi arteko katera kondenatu ditu Frantziako Justiziak, Espainian egin zituzten krimenengatik, eta 30 urtetik gora daramatzate preso. Ez dugu ulertzen Fiskaltza antiterroristaren tema, zeinak heriotz legal eta umiliazioaren bidea hautatu duen".