"Bi poliziak ETAk 2017an eta 2018an Frantziako Poliziaren esku laga zituen ehun arma baino gehiago beraientzat gordeta zituzten", Frantziako Le Point egunkariak zabaldu du albistea. Askotariko armak atzeman dituzten Frantziako Estatuko Arras herrian (Pas-de-Calais departamendua). Detonagailuak eta metrailetak –kalaxnikov bat barne– biltegi batean gordeta zeuden. 100 arma inguru orotara.
Itxura batez, Frantziako agintariek ETAk entregatutako hainbat arma suntsitu zuten, baina ez denak. Arrazoia edo aitzakia: arma sorta bat gorde zuten ea ETAk Poliziaren aurkako erasoetan erabilia zen aztertzeko .
Lan horretaz ardura hartu zuten bi poliziak, ordea, hori egin ordez, beren ardurapeko biltegi batean atxiki dituzte armak. Poliziek diotenez, "armekiko berezko pasioa" dute eta ez zuten "arma trafikoa" egiteko asmorik.
Frantziako justiziak jurisprudentzian jarri du kasua. Auzibidea zabalduta dago.