Frantziak Malin egin duen interbentzio militarrak eskualde horretako uranio erreserbekin zerikusia duela dioen hipotesia indartzen ari da.
Le Point astekariak adierazi zuen moduan Frantziako gobernuak Areva uranio enpresa babesteko agindua eman du eta armada bereziak bidali ditu bertara.
Areva, momentu honetan Frantziara uranio gehien esportatzen duen enpresa, Nigerren dagoen kanpoko enpresa inbertitzailerik handiena da. Bost hamarkada baino gehiago daramatza bertako uranioa ustiatzen eta Frantziak industria nuklearrean beharrezko duen landugabeko materialaren zatirik handiena ateratzen du. Frantziako elektrizitatearen %75a energia nuklearraren bitartez lortzen da.
Arevak 2.700 langile ditu Nigerren eta hirugarren mina bat ustiatzen hasteko asmotan da Sahel herrialdean irekiko duen hirugarrena.