Bagoaz kolektiboak heldu den larunbatean, martxoak 25, Baionan manifestazioa egiteko deia zabaldu du. Larriki eri diren presoak eta zigorra dagoeneko beteta dutenak askatzeko galdatuko diote François Hollanderen gobernuari. 17:00etan abiatuko da mobilizazioa, Euskaldunen plazatik.
Kolektiboak bereziki nabarmendu du Oier Gomez presoaren egoera larria. Uneon Pitié-Salpêtrière ospitalean dago Gomez; sarkoma garatua du, eta metastasia zabaldua du gorputzeko hainbat ataletan. Kimioterapia eta erradioterapia jasotzen ditu, eta artatzen duten medikuek esan dute tratamendua ez dela bateragarria espetxeko bizimoduarekin.
Kontuan izan behar da, gainera, Gomez DPS preso modura sailkatuta dagoela, hau da, oso baldintza gogorrak dituela presondegian: ziegako atea itxita du beti, eta ireki aurretik korridore osoa husten dute; bisiten ostean gorputz osoa miatzen diote; eta astero bi orduko bisitaldia baizik ezin du jaso.
Bagoazek adierazi du Gomezek aske egon behar lukeela 2013an gaixotasuna atzeman zioetenetik. “Gaur egun euskal preso guztiek bizi dituzten baldintzak inhumanoak dira”, gehitu dute, eta gobernu sozialistaren erantzukizuna azpimarratu.
Erabaki politikoengatik eskubideak urratuta
Halaber, gogora ekarri dute apirilean 27 urte beteko direla Jakes Esnal, Xistor Haranburu eta Unai eta Jon Parot anaiak atxilotu zituztela. “Nahiz eta aske egoten ahalko ziren, gaur egun preso dira”, esan du Bagoazek. Kolektiboaren hitzetan, baldintzapeko askatasuna lortzeko egiten diren eskari guztiek beharrezko baldintza juridikoak betetzen dituzte, baina ukatuak dira erabaki politikoen ondorioz. Larriki gaixo zegoen Lorentxa Guimonena da salbuespen bakarra. Epaileek ez dutela independentziaz jokatzen salatu du Bagoazek.
Esnal eta Haranburuk bizi osorako zigorra dute. Iparraldeko pertsona ezagun ugarik agerraldia egin du zigor hori aldatu eta haien espetxealdiari amaiera data ezar dakiola eskatzeko. Adierazi dutenez, eskaria gutun bidez helarazi diote François Hollande Errepublikako presidenteari, hala nola Lehen ministrori eta Justizia eta Barne ministroei. Maritxu Paulus Basurco abokatuaren esanetan, galdea aintzat hartua izanez gero gehienez ere beste sei urte egin beharko lituzkete preso Haranburuk eta Esnalek.
Hamahiru urte pasa ditu preso Atristainek, iragan abendutik hirugarren graduan zegoen eta martxoaz geroztik zigorra etxean betetzen ari zen kontrol telematikoarekin.
ETAko presoek espetxetik ateratzen direnean, egindako mina onartzeaz gain, "eragindako kaltea injustua" izan zela aitor dezaten lan egingo du Jaurlaritzak, María Jesús San José sailburu sozialistaren arabera.
Plataforma herritarrak gaur egun arte lortutakoaren balioa nabarmendu du, eta adierazi du gizarteak “bultzada bat” eman behar duela “oraindik erbestean eta deportazioan daudenak” etxeratzeko. Etorkizuneko belaunaldiei gizarte hobeago bat uzteko garrantzia... [+]
Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]
2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.
Palestinako umeek ere galdera hori buruan ote duten pentsatu dut gure liburua eskuartean dudala. Zenbat lo falta ote diren genozidioa amaitzeko. Zenbat haur hil ote behar dituen oraindik Israel estatu sionistak munduko estatuen konplizitatearekin.
Beraien amei luzatuko ote... [+]
Torturatu zuten Iratxe Sorzabal presoa eta haren ama ditu protagonista Bi arnas dokumentalak. Duela bi urte abiaturiko prozesua borobiltzeko ekitaldia egin dute eta bide horretan lortutako etekin ekonomikoak bi elkarteri eman dizkiote: Harrera eta Axut! Ekitaldiak une... [+]
Espetxe eskaera AVT biktimen elkarteak egin du eta, horren bidez, presoen ongi-etorriak antolatzeaz akusatutako sei pertsonari bederatzi urteko espetxe zigorra eskatzen zaie.
Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]
Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.
Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.