argia.eus
INPRIMATU
Frantziak mugak ireki arte, migratzaileen eskubideen aldeko olatua handitzen doa
  • 'Mugak apurtu, zubiak eraiki' lelopean Iparraldeko zein Hegoaldeko hogei bat kolektibok bat eginik, Irungo Avenida Zubiko hesia kendu zuten asteartean, mugak ireki arte borrokatzeko determinazioa erakutsiz.

Antxeta Irratia 2022ko azaroaren 03a
Argazkia: Bidasoako Hitza

Irungo Ficobatik eta Hendaiako tren geltokitik abiatuta, Avenida Zubi zaharrean amaitu zen LABeko Ekintza Sozialak bultzatutako manifestazioa. Bidasoaz bi aldeetako hogei bat kolektibok eta sindikatuen ekintza ez zen hor amaitu. Migratzaileen zirkulazioa oztopatzen dituzten hesiak banandurik, fite ekin zioten bi aldeetatik hesia kentzeko lanei. Bertan bi urte luzez frantses estatuak ezarriak dituen hesiak apurtu eta mugak ireki zituzten aldarrikapen gisa, frantses estatuak azaroaren 1etik mugetako kontrolak sei hilabetez luzatzea erabaki duela salatzeko.

Jakina zen bezala, bi orduren bueltan berrezarriak izan ziren hesi horiek. Baina Amaia Fontang, Etorkinekin elkarteko kideak dioenez, "sinbolikoa baldin bada ere, erakusten du gure determinazioa segitzeko lortu arte muga horien berriz irekitzea". Irungo Harrera Sareko ordezkariek ere argi dute, zubi hori "oinezkoentzat, pertsonentzat" dela, eta agintariek asteotan galdegin duten mugen irekitzeaz haratago, hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia zela. Zentzu honetan, zubi horren hestea argudio faltsuetan oinarritua dagoela diote. "Terrorismoa, COVID eta orain Ukrainako gerla... horiek baliatzen dituzte migrantzaileei bidea oztopatzeko", dio Fontaingek, "gaur aski esan nahi izan dugu, ez dugu onartzen migranteen zirkulazio ez libreki uztea, hemen diren hesiak ireki behar dituzte".

Izan ere, LAB sindikatuko Ekintza Sozialerako taldearen ekimenez, Bidasoaz bi aldeetako kolektiboek indarrak batu dituzte aski dela esateko. LABeko Eñaut Aramendik dioenez, "horrelako oztopoak jartzen dituztenean badu ondorio bat eta bakarra, migratzileak hiltzen dituzte, eta ezin ditugu hiltzen uzten". Hortaz, "migratzaileen ehizak amaitu behar" duela aldarrikatu zuten, eta horretarako mugak ireki behar direla.

Nolanahi ere, atzoko ekintza abiapuntua baizik ez da. Ekintza sinbolikoa izanik ere, polizia kontrolen luzatzeko erabakiaren aurrean, "hurrengo sei hilabeteetan kolektibo guztien inplikazioa beharko duen borroka, ikusteko nola egin frantses estatuak mugak ireki ditzan".

Oihana Galardi, Irungo Harrera Sareko kidea:

Eñaut Aramendi, LABeko Ekintza Sozialerako ordezkaria:

Mobilizazioaren hitzartzea hesiak kendu ondotik. Itziar Gomez Sarasola:

Amaia Fontang, Etorkinekin elkarteko ordezkaria: