Nicolas Hulot Energia eta Ingurumen ministroak hainbat erreaktore nuklear itxiko dituela adierazi ditu G7ko gailurraren ostean. Ez du zehaztu noiz eta nola egingo duten.
Frantziako Estatuaren EDF konpainia estatalaren hainbat erreaktore ixteko prest agertu da Hulot, mix energetikoan duten pisua aurrezteko asmoz. Iturri nuklearrak %75etik %50era jaisteko borondatea agertu duen arren, ez du ez datarik, ez zifra zehatzik eman, baina azpimarratu nahi izan du ez dela “urrats sinboliko hutsa izango”.
Nicolas Hulot ministro berriak, ekainaren 10 eta 12aren artean Bolonian (Italia) izan den G7ko gailurraren ostean egin ditu adierazpenak. Hulot ezaguna da ekologismoaren aldeko kanpaina ugaritan parte hartu izan duelako.
Gailur honek protesta ugari sortu ditu, eta besteak beste agintariei klima aldaketaren aurrean axolagabekeriaz jokatzea leporatu diete; are gehiago Trumpek, duela astebete, AEBek Parisko Akordioa utziko zutela jakinarazi ondoren.
We're on G7 protest in Bologna #towardsG20 - the police stop our critical mass Action, we see us in Hamburg #NoG7 #G7Environment #NoG20 pic.twitter.com/iXcrA7LlTp
— NoG20 International (@NoG20_Inter) 2017(e)ko ekainak 11