Frantziak Errusiari saldu behar zizkion Mistral gerra itsasontziak. Frantziako presidente Francois Hollandek salmenta eten zuen Errusiak Ukrainiako gatazkan jokatu zuen paperarengatik.
Salerosketa akordioa Nicolas Sarkozy, Frantziako presidente ohiaren mandatuan sinatu zen –2011. urtean. Kontratuaren sinatzaileak DCNS/STX eta Rosoboronexport Errusiar defentsa agentzia ziren. Lehen bukea 2014ko udazkenean amaituta egon behar zen eta bigarrena 2015. urtean. AEBk eta Europar Batasuneko zenbait herrialdek egindako presio politikoaren ondorioz bertan behera gelditu da akordioa, hainbat iturriren arabera.
Hainbat hilabetez luzatu dira elkarrizketak liskarra amaitutzat eman baino lehen. Uztailaren 31an Vladímir Kohzin Errusiako presidentearen kontseilariak amaitutzat eman zituen bi herrialdeen arteko kolaborazio militarrak.
Frantziako Defentsa ministro Jean- Yves Le Drianek bi herrialdeen arteko konfrontazioa amaitutzat eman du. Bi helikoptero ontziak 1.200 milioi balio dituztela esan du, baina Frantziak kopuru hori ez du ordainduko, horiek amaitu gabe baitaude.
Nahiz eta oraindik ez duten argitu Errusiak zenbat diru jasoko duen, Errusiako prentsa zerbitzuak aditzera eman dutenez, Frantziak jada ordaindu du eskatzen zaion kalte ordaina.
Bien bitartean Errusia energia nuklerra darabilen hegazkin ontzia garatzen ari da, RT komunikabide errusiarrak jakitera eman duenez.