Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Marokoko Mohamed VI erregeari gutuna bidali dio babesa adierazteko.
Frantziak Marokorekin bat egin du Mendebaldeko Sahararen autonomia bere soberaniapean izatea duen planarekin. Macronek Mohamed VI.ri adierazi dio gatazka konpontzeko modu bakarra dela. Modu horretan Frantziako Estatua "Saharako gatazkaz" Marokok duen ikuspegiarekin lerrokatu da, Espainiako Gobernuak duela bi urte egin zuenaren ildo beretik. Orduan, Pedro Sanchezek Marokoren autonomia planaren inguruan ondokoa esan zuen: “Proposamen serioena, errealistena eta sinesgarriena da”.
Saharak zonaldean duen aliatu nagusiena da Aljeria eta oharra igorri du aste honetan, Frantziak atzerri-politikan egindako aldaketa salatzeko. "Aljeriako Gobernuak atsekabe handiz eta gaitzespen handiz jakin du Frantziako Gobernuak Marokoren subiranotasunaren menpeko Mendebaldeko Sahararen autonomia-planari inolako eragozpenik gabe babesa emateko hartu duen ezusteko erabaki desegoki eta kaltegarria", adierazi du Aljeriako Atzerri Ministerioak.