argia.eus
INPRIMATU
Frantziak Afganistanen dituen soldaduak erretiratuko ditu urte amaieran
  • François Hollande presidenteak 2012 amaierarako Afganistanen dauden 3.300 soldaduak erretiratuko dituela baieztatu zuen atzo NATOko herrialdeak Chicagon egin zuten goi-bileran. Modu horretan, AEBk proposatutako erretiro planarekin hautsi du Frantziak.

2012ko maiatzaren 22a
François Hollande.

Hollandek Sarkozyk hartutako konpromisoak hautsi ditu, eta ez du 2014 urtera arte itxarongo soldadu frantsesak Afganistandik erretiratzeko. NATOk 2014 urtearen bukaerarako iragarri du Afganistango behin betiko irteera. Data horretan, momentu honetan Afganistanen dauden 129.000 soldaduek herrialdea utziko dute.

Barack Obama AEBtako presidenteak Afganistango misioa arinegi ez uztera dei egin du "modu horretan baino ez dugu bermatuko orain arte egindako lan gogorra babestea" adierazi du Obamak.