Bost polizia hil dituzte AEBetako Dallas hirian, frankotiratzaileek egindako tiroen ondorioz. Beste zazpi polizia eta bi herritar ere zauritu dituzte.
Gertaerak ostegun gauez izan dira, poliziaren bortxakeriaren aurka protesta egiten ari zen manifestazio batean. Antza, eraikinetatik egin dute tiro eta polizia erasotzaileen bila ari da orain. Eskola batean babestu den beste herritar bat ere hil da; honek mehatxu egin die poliziei eta ez dago argi poliziak hil duen edo bere buruaz beste egin duen. Beste hiru lagun ere atxilotu ditu poliziak.
Azken bi egunetan armarik eramaten ez zituzten bi herritar beltz hil ditu poliziak, behin hauek menderatuak zituztenean, Alton Sterling Luisianan eta Phillando Cartille Minnesotan. Gertakizun horiengatik ari ziren egiten manifestazioa Dallasen, frankotiratzaileek poliziei eraso egin dietenean. AEBetan oso ohikoak dira poliziaren halako hilketa arrazistak eta gertaerok istilu handiak eragiten dituzte beltzen komunitatea eta polizien artean, bereziki AEBetako hegoaldean.