argia.eus
INPRIMATU
Frankistek hildako hiru lagun gogoratuko dituzte La Tejerako hilobian
  • Primitivo Fernandez de Labastida, Monica Barron del Val eta Florentino Garcia omenduko dituzte larunbatean, 12:30ean.

Arabako Alea @ArabakoALEA 2019ko irailaren 06a
La Tejerako oroitarrian egingo dute ekitaldia, larunbatean.

Primitivo Fernandez de Labastida, Monica Barron del Val eta Florentino Garcia Valenciaren gorpuzkiak 2010. urtean atera zituzten La Tejera mendateko bide bazterreko zulotik. Ordutik, urtero, fusilatutako nekazarien senitartekoak eta lagunak bertan biltzen dira. Datorren irailaren 7an, Ahaztuak elkarteak deituta, omenaldia egingo diete, 12:30ean.

Gesaltza Añana eta Padul herriak lotzen dituen errepideko bihurguneari  El hoyo de los muertos esaten zioten añanarrek; ageriko sekretua zen bertan hiru pertsona hil eta hilobiratu zituela Tuestako eta Bovedako erreketeen talde batek, 1936ko irailaren 3an. Toki horretan, errepide bazterrean egun oroitarri bat dago, beti lorez apainduta; frankismoaren hiru biktima hauek gogoratzen ditu harriak eta hilketa lazgarriaren historia jasotzen du.