argia.eus
INPRIMATU
Frankistek hildako elgoibartarrak omenduko dituzte Olasoko hilerriko kolunbiarioan zapatuan
  • Elgoibarko Olasoko hilerrian dagoen Kolunbarioan omenduko dituzte frankistek hildako gudari, miliziano eta zibil elgoibartarrak, zapatu honetan, irailaren 22an.

Barren .eus @barreneus 2018ko irailaren 20a

Memoria historikoaren aldeko Elgoibar 1936 taldeak antolatu du omenaldia eta 11:00etan hasiko da Olasoko hilerrian. Omenaldi ekitaldirako hildakoen senideen bila aritu dira azken hilabeteetan.

Hainbat seniderekin bat egitea lortu duten arren, denen berri ez dute izan eta hildakoen zerrenda luzeagoa izan daitekeen ustea ere badute. Beraz, honen gaineko informazioa izanez gero, emateko bi bide ipini dituzte herritarren esku: 605 772 285 telefono zenbakia eta elgoibar1936@gmail.com e-posta helbidea.

 

Artikulu hau Barren.eus-ek argitaratu du eta CC-By-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.