argia.eus
INPRIMATU
Frankistek fusilatutako Modesto Manuel Azkona Garaicoechea Arabako Diputatu eta Saratxoko bizilagunaren gorpua identifikatu dute
  • Alesbesekoa jaiotzez, Saratxon bizi zen Unión Republicana alderdiko kidea, bere emaztea hango maistra baitzen. 1936ko irailean erail zuten frankistek eta ostiralean lortu zuten bere gorpuzkinak identifikatzea.

Aitor Aspuru Saez Aiaraldea @aiaraldea 2024ko ekainaren 05
Modesto Manuel Azkona Garaicoechea. / Cronicasapiedefosa.wordpress.com

Modesto Manuel Azkona Garaicoechea errepublikarraren gorpuzkinak identifikatu zituzten pasa den astean eta ostiralean bertan eman zieten albistea bere senideei. Azkona Saratxon bizi zen 1936an, bere emaztea herriko maistra baitzen. Hauteskundetan Unión Republicana alderdiko ordezkari gisa aurkeztu zen eta Arabako Diputatu bilakatu zen.

Ardura horien ondorioz, 1936ko uztailaren 18an Gasteizen zegoen ostatu batean bere alabarekin eta polizia bere bila joan zen. Agenteek bahitu eta espetxeratu zuten eta irailean karlistek fusilatu zuten, 45 urte zituelarik. Bere gorpua eta beste fusilatuenak Gaztelako Bayas herrian ehorztu zituzten.

2016an azaleratu zen gertatutakoa

Jesus Pablo Dominguez Varonak eta Aiyoa Arroita Lafuentek egindako ikerketa lanari eta zabalpenari esker, Azkonaren senideek jakin izan zuten zer gertatu zen Manuelekin. Izan ere, 1936an desagerrarazi zuten frankistek azalpenik eman gabe, ustez San Kristobal Gotorlekuko espetxera eramaten zutenean.

Aurkikuntza horren ondoren, 2019an desobiratu zituzten Bayaseko hilerrian hainbat gorpu Gogora Institutuaren, Miranda de Ebroko Udalaren, hango Memoria Historikoaren Elkartearen eta Aranzadi Zientzia Institutuaren laguntzarekin.

Ordea, DNA probek ez zuten emaitzarik eskaini pasa den astera arte, duela hilabete batzuk Gogorak senide gehiagoren parte hartzea eskatu eta gero.

Modesto Manuel Azkona Garaicoecheak eta bere senideek sufritutako errepresioaren berri emango du Aiaraldea Komunikabideak aste honetan Aiaraldea Hemen aldizkarian, bere iloba elkarrizketatu baitu.