argia.eus
INPRIMATU
Frankismoko testigantzak jasotzeko bulegoa, zabalik Iruñean
  • Testigantzak jasoko ditu. Frankismo garaiko biktimena, errepresioa jasan zutenena eta egunerokoan kalteak pairatu zituztenena.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko maiatzaren 04a
Frankismoaren errepresioari buruzko Oroimen Historikoaren informazio bulegoa Mercaderes kalean dago.

Frankismoaren errepresioari buruzko Oroimen Historikoaren informazio bulegoa da Mercaderes kaleko hamaikagarrenean gaurtik aurrera zabalik izanen dena. Testigantzak jasoko ditu. Frankismo garaiko biktimena. Errepresioa jasan zutenena eta egunerokoan kalteak pairatu zituztenena.

Horretarako lan taldea hasi da lanean. Arreta gunean pertsona bat izanen da eta testigantzak jasotzen, biltzen eta klasifikatzen beste bi lagun. Guztiak dira Nafarroako Unibertsitate Publikoko memoria historikoaren ikerketan adituak.

Iruñeko alkatea, Joseba Asiron izan da gaur bulego berria ezagutzen. Gainerako alderdi politiko guztietako zinegotziak ere bai, UPNkoak izan ezik.  Asironek nabarmendu du Argentinako Kereilan aurrera egiteko eta memoria historikoa osatzeko baliatuko dutela aukera berria.

Lehen hitzorduak, prest

Atzotik jendea hurbiltzen ari da bulegora. Hitzorduak ere banatu dituzte eta lehen testigantzak grabatzeko materiala prest dute. Herritarren etxeetara joateko prest ere badaude, badakitelako asko adinduak izanen direla.

Bulegoa zabalik da gaurti aurrera: 9:30etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:00etara. 948 22 02 03 eta fondo.memoriahistorica@unavarra.es

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra