argia.eus
INPRIMATU
Krimen frankisten aurkako Argentinako auzia ardatz, bi eguneko jardunaldiak Donostian
  • Donostiako Udalak eta frankismoko krimenak ikertzeko Argentinako kereilaren aldeko euskal plataformak elkarlanean antolatu dituzte jardunaldiak. 1936ko kolpe militarrean, frankismoan eta trantsizioan izandako krimenen aurrean zenbait instituzio eta elkarte egiten ari diren lanei buruz elkarren arteko informazio trukaketa da xede nagusia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere babestu du ekimena.

Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur 2014ko urriaren 08a
Silvia Carballo, Giza Eskubideen saileko kidea, Juan Karlos Izagirre alkatea eta Carlos Slepoy, Argentinako Kereilaren abokatua, jardunaldien aurkezpenean Donostian (argazkia: Agurtzane Altuna / Irutxuloko Hitza). Agurtzane Altuna

Urriaren 8an eta 9an, 18.30ean, San Telmo Museoko hitzaldi aretoan egingo dira jardunaldiok. Urriaren 8an, testuinguru historiko-juridikoa aztertuko dute eta Ramon Zallo Komunikazio katedraduna, Carlos Slepoy kereilako abokatua eta Garbiñe Biurrun Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiko epailea izango dira hizlariak.

Urriaren 9an testuinguru politiko-soziala izango dute mintzagai eta hainbat elkartek hartuko dute parte: Genozidioaren Biktimen elkarteak, Intxorta elkarteak, Euskal Memoria Fundazioak, Goldatu elkarteak eta Kereilaren Euskal plataformak.

Asteazkena, urriak 8

- Ramon Zallo, EHUko komunikazio katedradunak garai hartako historiaren errepasoa egingo du: kolpe militarraren zergatiak eta ondorengo diktaduraren oinarriak.

- Carlos Slepoyk Argentinan Frankoren krimenen aurkako kereila nola sortu zen eta egun prozesua nola dagoen azalduko ditu.

- Garbiñe Biurrun, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegiko Nagusiko epaileak 1977ko Amnistiaren Legea, eta gaur egungo Memoria Historikoaren legea aztertuko ditu, besteak beste.

Osteguna, urriak 9

- Donostiako Genozidioaren Biktimen Elkarteko Juan Mari Sansineneak, Donostiako kolpe militarra, erresistentzia eta ondorioak aztertuko ditu.

- Intxorta elkarteko Julia Mongek, Emakumea, gerra eta erresistentzia saioa gidatuko du.

- Goldatu elkarteko Xabier Amuriza frankismo garaian elizak eta apaizek egindako erresistentziaren inguruan arituko da.

- Euskal Memoria Fundazioko Iñaki Egañak Frankismo irekia