argia.eus
INPRIMATU
Frankismoko errepresioa agerian uzten duen erakusketa ikertzeko eskatu du Nafarroako PPk
  • Erlijio katolikoari eta monarkiari "iseka" egitea dela iritzi dio alderdi popularrak eta erakusketa kentzeko eskatuko du.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko apirilaren 11
Erakusketan ikus daitezkeen bi lan (argazkia: Euskalerria Irratia).

Nafarroako PPk Ministerio Fiskalari galdetuko dio erakusketa hori delitua ote den "erakundeenganako eta Eliza Katolikoarekiko irain larria" egiten duelako. Navarra-1936-Nafarroa izeneko erakusketak frankismoak eragindako errepresioa erakusten du.

Erakusketako koadroak aztertzeko eskatu du alderdi popularrak. Nafarroako Parlamentuan dago uneotan erakusketa: "Nafarroan 80 urteko errepresioa" ekarri nahi du gogora eta hori dela eta Monarkiari eta sentimendu erlijiosoei iseka egitea dela uste du alderdiak. "Lotsagarria da erakunde publiko batek halako erakusketa bat hartzea, min egitea baino ez du bilatzen".

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.