Frankistek Donostia hartu zutela 77 urte bete direnean, Frankismoaren zigorgabetasunari tolerantziarik ez lelopean manifestazioa egin da Gipuzkoako hiriburuan.
Frankismoaren Aurkako Kereilaren Aldeko Euskal Plataformak deitu zuen igandeko manifestazioa. Bulebarretik atera zen, eta Easo plazan bukatu, han geldiarazi zutelako faxisten erasoa 1936ko uztailaren 22an. Tropa frankisten 1936ko irailaren 13an hartu zuten hiria. Ondorengo egunetan 500 lagun inguru hil zituzten, plataformako kide Felix Ibargutxik azaldu duenez. "Zoritxarrez, hirian tiroka sartu ziren frankista horien oinordekoek zigorgabetasun osoz jarraitzen dute hemen", esan du.
Bere hitzetan, "oraindik ere frankistek euren krimenengatik erantzun ez izatea onartzen duen Amnistia Legea ezabatu egin behar da". Bestalde, Espainiako instituzioei eskatu die frankismoa publikoki kondenatzeko.
Manifestazioaren aurretik ekitaldia egin zuten donostian, “militar matxinatuei aurre egin zietenei eta hilabete batzuk beranduago frankisten gorrotoaren ondorioak jasan zituztenei omenaldi gisa".