argia.eus
INPRIMATU
Frankismoaren kontrako Elgetako kereila artxibatu ostean, Gipuzkoako Aldundiak dio epaitegietan lanean jarraituko duela
  • Elgetako Udalak abian jarritako Frankismoko krimenen kontrako kereila artxibatu ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri du “bide berriak” landuko dituela diktadurak egindako gizateriaren kontrako krimenak argitzeko.

ARGIA @argia 2018ko urtarrilaren 10a
Imanol Lasa, Gipuzkoako Aldundiko bozeramailea.

Imanol Lasa Gipuzkoako Aldundiko bozeramaileak gogora ekarri du Arrasateko Udalak aurkeztutako kereila ere atzera bota duela epaitegi berak.

Elgetak jarritako kereilaren kasuan, Lasaren arabera, Bergarako auzitegian epaile bat aldatu izanak zerikusia izan duela esplikatu du Lasak eta juje berriak irizpide diferenteak dauzkala.

“Tristuraz” hartu du Aldundiak auzia artxibatzea, baina baieztatu du erakunde foralak lanean jarraitzen duela “bide berriak irekitzeko” epaitegietan.

Salaketa bat jartzea da xedea, “diktadura frankistak egindako gizateriaren kontrako krimenengatik ardura penalak argitzeko”.

Lanean jarraituko dutela esan du, diktaduraren biktimek justizia izan dezaten.