argia.eus
INPRIMATU
Frankismoaren esklaboei omenaldia, gerraren aurkako memoria sustatu aldera
  • Nafarroako Igari-Bidankoze mendatean omenduko dituzte frankismoaren esklaboak larunbatean, Memoriaren bideak elkartea da arduraduna.

2019ko ekainaren 14a

Ekainaren 15ean, larunbatez, Memoriaren bideak elkarteak frankismoaren esklaboak omenduko ditu, baita haien senitartekoei gorazarrea eskaini ere. Ekitaldi nagusia Igari-Bidankotze mendatean izanen da 12:30etan.

Antolatzaileen erranetan, aurtengo ekimenak berrikuntza didaktiko interesgarria eskainiko du: Igalen preso izan zireneko barrakoira bisita gidatua.