argia.eus
INPRIMATU
Frankismoan gertatutako ume lapurreten inguruko lehen deklarazioa Argentinan
  • Soledad Luque Delgadok, Argentinan irekita dagoen frankismoaren krimenen auzi jartzaileetako batek, frankismoan gertatutako ume lapurreten inguruko lehen deklarazio partikularra egingo du datorren astelehenean Argentinan, Maria Servini de Cubria epailearen aurrean.

Xuban Zubiria @xubanzubiria 2013ko abuztuaren 30
Prentsaurrekoan argitu zutenez, Eliza katolikoak praktika honen berri zuen.

Buenos Aireseko Maiatzaren Plazako Amen egoitzan eskainitako prentsaurrekoan eman zuen honen berri. Bera babesten ziren, Estela Carlotto Frankismoaren Aurkako Auzi Jartzaileen plataformaren burua dena eta Carlos Slepoy, espainiar diktaduraren biktimen abokatua dena.

Prentsaurrekoan argitu zutenez, Eliza katolikoak praktika honen berri zuen. “Hau demostratzen duen froga nagusia sor Maria Gomez Balbuena monjak egindako adierazpenak dira, esanez goikoek bazutela bere jardueren berri”.

Luque Delgado biktima bezala aurkeztuko da epaiketan, bere anaia bikiaren lapurretagatik. Gogor salatu du gobernu espainiarra, krimen frankista guztiak arazo pertsonal bakan bezala tratatzeko duen joeragatik. Bere esanetan, umeen lapurreta “diktaduraren kontrolpeko plan sistematiko bat” izan zela argi dago.

Testuinguru honetan Maiatzaren Plazako Amen ordezkariek, babes osoa azaldu diete plataformako kideei eta borroka luzea izango dela adierazi dute. Beraiek 16 urteko borroken ostean lortu zuten Argentinako Gobernuak diktadura garaiko ume lapurretak ikertzea.

Elizaren jarrera afera honetan

Apirilaren amaieran, Estela de Carlottok Francisco Aita Sainduarekin egoteko aukera eduki zuen eta bertan Vatikanoaren laguntza eskatu zion elizak artxibatuta dituen hainbat agiri argitaratzen lagun du dezan.