argia.eus
INPRIMATU
Frankismoan eta Gerra Zibilean hil zituzten 307 iruindar gogoratu dituzte
  • 307 iruindar hil zituzten eta hilaren 12an omenaldia egin diete Iruñeko San Jose hilerrian. Omenezko plaka jarri dute herritar horiek gogoratzeko.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2018ko apirilaren 13a
Argazkia: Joseba Asiron

Frankisten esku zeudelarik edota Gerra Zibilean, barneratuta zeudela, hil zituztenak gogoan izanen dituzte gaur Iruñeko San Jose hilerrian. Plaka bat jarri dute 307 iruindarren omenez. Ekitaldian Iruñeko alkatea, udalbatza eta Fusilatutakoen Senitartekoen Elkarteko kideak izan dira. 

Altzairu batean jarri dute plaka. Metrakilatoan zera irakurri ahal izanen da: "Hil zituzten Iruñeko 307 pertsonen memoria eta omenaldia, Bigarren Errepublikaren aurkako kolpe militarrean erailak" eta baita beste hau ere: "Gaztelugibelean hil zituzten herritarren memoria eta omenaldia, Ezkabako ihesaldia prestatzeagatik erailak". Horrez gain, hildako bakoitzaren izen-abizenak ere jasoko ditu plaka horrek. 16.000 euroko aurrekontua izan du plaka horrek. 

Plaka inauguratzeaz gainera ekitaldi xumea ere prestatu dute gaurko hilerrian. Iruñeko alkateak hitza hartu du eta baita Fusilatutakoen Senideen Elkarteko Jokin de Carlosek ere. Lore eskaintza bat ere egin dute eta Trio Zurak jarri dio musika ekitaldiari.  

 

 

Frankismoan eta Gerra Zibilean eraildako 307 iruindar gogoratu dituzte - 1

 

 

Argazkia: Joseba Asiron

 

 

 

 

 

Frankismoan eta Gerra Zibilean eraildako 307 iruindar gogoratu dituzte - 3

 

 

Argazkia: Geroa Baiko Itziar Gomez

 

 

 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.