Elkasko ikerketa historikorako elkarteak txostena egin du, Bilbo Handiko emakumeen frankismo garaiko bizipenak biltzen dituena. 1914 eta 1963 bitartean jaiotako 21 pertsonaren adierazpenetan oinarritu dira, gehienak emakumeak.
“Errepresioa orokorrean asko aztertu izan da, baina emakumeengan izandako inpaktua ez da hain ezaguna”, azaldu du Belen Solék, txostenaren egileetako batek Público.es-en. “Bereziki emakumeari zuzendutako errepresio ereduak zeuden, eta bizipenak ezberdinak dira gizonezkoenekin alderatuz”.
Emakumeen bortxaketak ohikoak ziren atxiloketa zentroetako galdeketetan eta tropa frankisten okupazioetan. Testigantzek diotenez, guardiekin oheratu nahi ez zuten emakumeak fusilatu egiten zituzten.
“Herritarrak menpean hartzen zituzten beldurraren eta lotsaren bitartez”, azaldu du Solék. Iraganeko bortxaketak ikertzea zaila dela dio, “zigorgabetasun” testuinguru hartan salaketa gutxi egiten zituztelako. “Emakumeei egozten zitzaien erruduntasuna eta sinesgarritasun eza medio, biktimek eta familiek isiltzea erabakitzen zuten”.
“Era más la miseria que el miedo. Mujeres y franquismo en el Gran Bilbao: represión y resistencias” izeneko txostena hezkuntza arloan erabili dadin nahi dute egileek, eta ikasle eta irakasleentzat lagungarri diren pausoak gehitu dizkiote.
Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.
Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.
1922tik II. Mundu Gerra artean Emakume Abertzaleen Batzak bildutako 23.000 emakumeren historia laburbiltzen duen erakusketa antolatu dute Irunen.
Eusko Jaurlaritzaren memoria arloko ordezkaritza bat Urduñako espetxean hildako presoen senideen bila ari da Extremaduran, herriko hilerritik ateratako gorpuzkien identifikazio genetikoa egiteko. Larunbatean aurkeztuko ditu orain arte egindako lanak Castueran (Badajoz).
Emakumeen egoera 1936ko estatu kolpearen ondoko urteetan isilean iragan bada ere, "emakume izanagatik" kartzeletan pairatu zutena argitara eman nahi du Papillons, esangabeko hitza erakusketak Irunen.
Oraindik, ez dago zabalik, baina irailaren 13tik aurrera, erabili ahal izango da.
1936ko gerran eta lehen frankismoan Amezketan gertatutakoaren inguruan ikerketa «sakona» egin nahi du udalak, Aranzadiren laguntzaz; testigantzak bildu nahi dituzte.
2019eko urriaren 24ak, batzuentzat, agian, Franco jeneralaren biografiaren epilogoan tartea edukiko du. Beste batzuentzat espainiar demokraziaren garaipen oroitarria bezala aldarrikatuko da. Badaude ere, eta Espainian (ezta Euskal Herrian ere) ez dira gutxi, iraganeko hezurren... [+]
Zornotza (Bizkaia), 1939ko abuztua. Zornotzako Emakumeen Espetxe Zentrala jarri zuten abian egun El Carmelo ikastetxea dagoen eraikinean, eta Espainiako estatu osotik errejimen frankistarentzat “oso arriskutsuak” ziren emakumeak bertara eramaten hasi ziren.
Etxeko zerbitzuaren bilakaera aztertu du Eider de Dios historialariak doktoretza-tesian, emakume langileen nortasunaren eraikuntza ardatz hartuta. 2016ko irailean egin zuen tesiaren defentsa, eta sari bi irabazi ditu egindako lanagatik. Ondorioz, liburu bat argitaratu du, eta... [+]
Maiatzaren 5ean egingo dute Luis Alava Sautu omentzeko ekitaldia, Gasteizen. Duela 75 urte fusilatu zuten, Madrilen, Francoren kontrako erresistentziako Araba Sareko antolatzaile zena.
Larragan omendu dute frankistek bortxatu eta erail zuten bizilaguna: Maravillas Lanberto Ioldi. Kantua, musika eta antzezlana izan dituzte herrian.