Ekitaldi hunkigarria eta jendetsua egin dute astelehenean Iruñeko hilerrian, Frankismoak eraildako 47 pertsonaren hilobiratzean.
Azkeneko urte honetan, Nafarroako hainbat txokotan, bide bazter edo hobi komunetan topatutako gorpuzkiak ziren, gehienak identifikatu gabeak. Desagertutakoen senitartekoek eraman dituzte 47 kutxak Iruñeko hilerrian fusilatutakoen omenez egin zen panteoiraino. Han lore eskaintza egin diete Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak.
Joseba Asiron alkateak, memoria berreskuratzearen bidean egiten ari den lana azpimarratu du. Zentzu berean, apirilaren 1ak, Frankismoak garaipenaren eguna bezala izendatutakoak, ekitaldi honekin zentzu berria hartu duela azpimarratu nahi izan duUxue Barkos Nafarroako lehendakariak.
Ekitaldian ziren alderdi guztietako ordezkariak, PPkoak izan ezik. Bibolin eta txistulariaren musikarekin, senitartekoek banan banan loreak utzi dituzte, hilobiratu dituzten 47 kutxen gainean. Errepublikaren ereserkia eta Eusko Gudariak-en doinuak entzutearekin batera, ukabilak altxatu dira airean….hainbat ordezkari politikoren desorotasunerako.
Frankismoak eraildako 47 pertsonaren gorpuzkiak hobiratu dituzte Iruñeko hilerrian
>> Ekitaldi hunkigarria eta jendetsua Iruñeko hilerrian, Frankismoak eraildako 47 pertsonen hilobiratzean.https://t.co/thd2FpXlAE pic.twitter.com/0iyHMBEVr5
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) 2019(e)ko apirilaren 1(a)
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.