argia.eus
INPRIMATU
Frankismo garaiko 302 arrasto daude Nafarroan
  • Kaleak, etxeak, monumentuak, eskulturak... diktaduraren aztarnak erroldatzen eta aztertzen ari da 'aldaketaren gobernua', gerora denak kentzeko.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko urtarrilaren 23a
Argazkia: Erorien Monumentua, Mola eta Sanjurjo diktadoreen gorpuek bertan zetzatela

2003an, Nafarroako Parlamentuak frankismoaren sinboloak kentzeko legea onartu bazuen ere; 2007an, Espainiak Memoria Historikoaren Legea aurrera atera zuen arren; eta, 2013an, 1936ko kolpeaz geroztik kaltetutakoei "Konponketa Historikoa" eskaintzeko legeak bidea egin izanagatik, frankismoaren sinboloak ez dira bukatu: kaleak, etxeak, monumentuak, eskulturak, frankismoaren sustatzaileen aldeko eraikinak... osotara,diktadurari gorazarre egiten dioten 302 arrasto daude Nafarroan. 

Legeak aspaldi onetsi zituzten arren, 'aldaketaren gobernua' izan da horiek erroldatu eta ikertzen ari dena. Helburua, kentzea. Erauzi, bota edota moldatu eginen dituzte frankisten arrastoa dituztenak. 

Guztira 141 udalerri ikertu dituzte, unean unean. Gainontzeko herriak aztertuko dituzte gerora.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.