Lotura astean lau egunetan eskainiko du: astelehenetan, asteazkenetan, ostiraletan eta igandeetan; bi orduko iraupena duten bidaiak dira. Airoportura errazago iristeko billabesa zerbitzua hobetu du mankomunitateak.
Astelehen honetatik aurrera eta astean lau egunez, Iruñetik zuzen-zuzenean Frankfurtera (Alemania) joateko aukera izanen da. Astelehenetan, asteazkenetan, ostegunetan eta igandetan izanen dira hegaldiak. 12:30ean eta 14:40an iritsiko dira Frankfurtera; Alemaniako hiritik 09:45ean aterako dira abioiak eta 11:45ean ailegatuko dira Nafarroako hiriburura.
Aireportu garrantzitsua da Frankfurtekoa, izan ere bertan eskala egin daiteke 300 norako baino gehiagotara iristeko, esaterako, Budapestera, Vienara, Moskura, Tokiora eta New Yorkera.
Zerbitzua Lufthansa konpainiaren eskutik egingo da eta urtebete iraungo du froga gisa.
Autobusetan ere hobekuntzak
Hegaldi berriekin bat, autobus zerbitzua hobetu du Iruñerriko Mankomunitateak: tren geltokitik aireportura joanen den autobusa izanen da hemendik aurrera. A letra izeneko autobusa izanen da eta 6:00etatik 22:00etara osatuko du ibilbidea.
Albiste hau Euskalerria irratiak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta.