Francisco Franco diktadorearen Galiziako pazoan sartu ziren 2017an hainbat lagun, kolpe faxistaren ondorioz lapurtutako ondarea herritarren eskuetara itzul zedila aldarrikatzeko. 13 urte arteko kartzela zigorra eskatu dute haietako bakoitzarentzat.
2017ko abuztuaren 30ean militante ezkertiar eta abertzaleak, sindikalistak nahiz ekitnzaile sozial eta kulturalak Meirasko pazoan sartu eta pankarta handi bi zabaldu zituzten, Franco diktadoreak kolpearen ondorioz lapurtutako ondare hori herriari itzultzea eskatzeko.
Ekintza baketsua izan zen eta Guardia Zibilak indentifikatu ondoren alde egin zuten tokitik arazorik gabe. Orain, Francoren biloba Jose Cristobal Martinez-Bordiu Francok eta diktadorearen izena daraman fundazio filofaxistak salaketa jarri dute 19 lagunen kontra, 3 eta 13 urte arteko kartzela zigorra eskatuz –denera 247 urteko kartzela zigorrera kondenatu ditzakete–, bizilekuan bortxaz sartzea, "gorrotoa" eta "indarkeria" erabitzea egozten diete, besteak beste.
19 de Meiras, franquismo nunca mais plataformak elkartasun kanpaina abiatu du salaturiko pertsonekiko eta manifestu bat zabaldu dute hizkuntza ugaritan –tartean euskaraz ere bai– sinadura bidez atxikimenduak lortzeko. Plataformaren ustez ikuspuntu juridiko eta politikotik "basakeria" bat da: "Beste behin ere, eskubide demokratikoak eta adierazpen askatasuna kriminalizatzeko saiakera baten aurrean gaude" diote manifestuan.
Are larriagoa iruditzen zaio egoera plataformari, ikusita "gerra harrapakinaz baliatzen den diktadore baten familia" dela salatzailea, bai eta faxismoaren apologia egiten duen fundazio bat ere. Bere ustez fundazioak ez luke legala izan behar.
Ana Miranda BNGko eurodiputatuak ekainaren 12an ozen hitz egin zuen Europar Parlamentuan horri buruz, 19 lagun horien kontrako ekinbide judiziala –tartean BNGko kide ugari daude–:
.@anamirandapaz "A Fundación Franco, que fai apoloxía do fascismo, denuncia ás #19deMeirás por delito de odio. É o mundo ao revés". #FranquismoNuncaMáis pic.twitter.com/M9KVNzoYy3
— 19 de Meirás (@19deMeiras) 2018(e)ko ekainaren 12(a)