argia.eus
INPRIMATU
Francoren deshobiratzea erabaki dezake Espainiako Gobernuak ostiralean
  • Erorien Aranean dauden Francisco Franco diktadorearen gorpuzkinak ateratzea erabakiko dute ostiraleko Ministroen Kontseiluan, EFEek jakitera eman duenez,

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko abuztuaren 20a
Erorien Aranean, hainbat faxista Francoren deshobiratzearen aurka

Francisco Franco diktadorea 1975ean lurperatu zuten Erorien Aranean. 2017an Espainiako Kongresuaren gehiengoak eskatu zuen gorpuzkinak ateratzeko eta Pedro Sanchezen exekutiboa horretarako lanean dabil. Bidean traba ugari aurkitu du ordea, familiaren “baimenik” eza, besteak beste.

Sanjurjo jeneralaren kasuak ere, Francoren deshobiratzea gehiago oztopa dezake

Iruñeko Udalak, 2016an, Sanjurjo eta Mola jeneralen gorpuzkinak atera zituen beste frankista batzuen hezurrekin batera.

Sanjurjoren familiak helegitea jarri zuen eta uda hasieran Iruñeko administrazioarekiko auzien 2. epaitegiak agindu zuen Sanjurjo jeneral faxistaren gorpuzkinak itzuli zitzatela hiri hartako Erorien Monumentura.

Deshobiratzea oztopatzeko faxistak txandakatuz dabiltza

Abuztu hasieran insurgente.org-ek jakitera eman zuenez, Sanchezen gobernuari deshobiratzea oztopatzeko, Erorien Aranean zortzi orduko turnoak egingo dituzte faxistek.

Movimiento por Españak antolatu du eta Pilar Gutiérrez mugimenduko liderrak azaldu duenez, helburua “zuzenbidezko estatua eta espainiarren borondatea” defendatzea da.