Karrozak egiten dituzten pabiloian sartu eta pintaketak egin dituzte, materiala lapurtzearekin batera.
Otamotz Urretxu eta Zumarragako hedabideak argitaratu duenez, “viva España” eta “viva Franco” jartzen duten pintaketak egin dituzte karrozetan. Materiala lapurtu eta zenbait txikizio ere egin dute.
1959tik ospatzen da Euskal Jaia Urretxun eta bertako kultur elkarteekin batera, herria zeharkatzen duen karroza desfilea egiten da egun horretan.