argia.eus
INPRIMATU
Francok egindako ‘Raza’ filma kultur intereseko ondare izendatzea eskatu zuen Nafarroak 1993n
  • 1993an Nafarroako Gobernuaren aginduz 'Raza' pelikula eta 'NO-DO' babestutako ondare ez-material dira. Garai hartan Juan Cruz Alli zen (UPN) presidentea. Javier Zubiaur zen Kultur arloko zuzendari eta dio ez duela halakoren berririk. El Pais egunkariak atera du honen inguruko berria. 

Euskalerria irratia @fm983irratia 2018ko urriaren 26a
'Raza' pelikula RTVEren webgunean ikus daiteke.

Ondare historikotzat joak daude Raza pelikula eta NO-DO. Orain arte uste izan da ez zegolea kultur intereseko ondare gisara pelikula bakar bat ere baina arakatuta jakin izan du Podemosek behintzat bi horiek badaudela babestuta. 1993an Nafarroako Gobernuaren aginduz Francisco Franco diktadorearen Raza eta NO-DOa izendapen horrekin babesteko eskatu zuten. Duela 25 urte izan zen hori eta izendapena 1993ko ekainaren 21ean egin zuten zehazki. Ez dute Nafarroako Boletin Ofizialean argitaratua aurkitu, baina, esan beahrra dago argitalpen digitalak 1996tik aurrera daudela eskuragarri.

UPNko Juan Cruz Alli zen presidente, Miguel Sanz presidenteorde eta Javier Marcotegi zen gara hartako Kultur Departamentuko konbtseilaria. Sorpresa hartu du hark adierazitakoan ezagun egin den datua: "Informazioak harritu egiten nau erabat. Ez dut deus ere gogoan. Ez dakit zer gertatu ote zen Nafarroarekin zerikusirik ez duenak Nafarroatik eskatzea". Javier Zubiaur zen gara hartan kultur zuzendari eta hark ere ez du gogoan halakorik: "Ez nuen ideiarik gai honekin lotuta. Nik zuzendari gisara ez nuen halako agindurik helarazi", esan du. 

Podemoseko Eduardo Maurak arakatu du gaian. Izan ere ondare ez-materiala aztertu eta babesteko lanean ari dira eta halako batean egin zuten topo dokumentazio horrekin. Inork ez du beregain hartzen agindu hura, baina. Nafarroako Podemos-Ahal Duguko Eduardo Santosek (Diputatuen kongresuan aritzen da) esan du gauza asko daudela argitzeko : "Nork eman zuen agindua? Zergatik eman zen?". 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.