Lasarte-Oriako Ernaik elkarretaratzea egin du ostegun iluntzean, pintaketak salatzeko: "Behar den guztietan jarraituko dugu kalera ateratzen, eta Lasarte-Oria antifaxista aldarrikatzen".
Ostegunean pintaketa faxistak agertu dira Lasarte-Oriako supermerkatu batean. “Kalumnia egiten duen herria hiltzailea da” esaldia margotu dute ezezagun batzuek, baita Espainiari eta Francori gorazarre egin.
Ernai Lasarte-Oria gazte antolakundeak pintaketak salatu ditu, eta ostegun iluntzerako elkarretaratzea egin du ekintza faxista gaitzesteko.
Adierazi dute “behar den guztietan” jarraituko dutela kalera ateratzen, “Lasarte-Oria antifaxista aldarrikatzen”.