argia.eus
INPRIMATU
Sexu erasoa dela eta salatu duten PSE-EEko zinegotziak dimisioa eman du Berrizen
  • Bizkaiko PSE-EEk jakitera eman duenez, Francisco del Pino zinegotzi berriztarrari dimisioa aurkezteko eskatu diote, eta honek baiezkoa eman du. Hala ere, oraindik ez da ofiziala pausu hori eman duen.

Anboto @anboto 2018ko maiatzaren 09a

Igande gauean emakume bat erasotua izan zen Berrizen eta ustezko erasotzailea Francisco del Pino PSE-EEko zinegotzia izan zen. 22:00ak inguruan zinegotzi berriztarra atxilotu egin zuten. "Zinegotziak bere errugabetasuna defendatu du. Baina, dimititzeko eskatu diogu eta baiezkoa eman digu", adierazi dute Bizkaiko PSE-EEko kideek. Hala ere, oraindik pausu hori eman duen ez dela ofiziala adierazi dute. 

Horrez gain, Bizkaiko PSE-EEko kideek jakitera eman dute Francisco del Pino ez dela alderdiko afiliatu bat. 

Albiste hau Anbotok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.