Gasa lurpetik erauzteko fracking praktikaren aurkako protestak ugariak dira nazioartean. Batetik, Greenpeaceko 25 kide inguru Chevron petrolio-konpainiaren zulaketa-gunearen parean kateatu ziren hilaren 7an Pungestiko herrian (Errumania). Multinazionalak esplorazio-putzuak zulatzeko onarpena iazko urrian eskuratu zuen, Errumania osotik gasa erauzteko sistema horren aurkako protestak hedatu ziren arren.
Sei herrialdetako aktibistak enpresaren sarreran kateatu ziren, Chevroni Errumaniatik alde egiteko eskatuz. 15 ordu iraun zuen protestak, Poliziak 25 kideak eraman zituenera arte.
Bestetik, AEBetan, Washingtonen manifestazioa egin dute asteburuan bertan eraiki nahi dituzten instalazioen aurka.