AEBetako epaitegi federal batek behin-behinetan gelditu egin ditu gasa eta petroleoa produzitzeko zulaketak 121.000 hektareako eremuan, Wyoming estatuko lur federaletan. Epaiak lehen aldiz aipatzen du Barne Sailak lizitazioa onartu zuenean ez zuela kontutan hartu jarduera hauek klima aldaketan izango zuten eragina, Democracy Now hedabideak jaso duenez.
Rudolph Contreras izeneko epaileak adierazi du gobernuak kontutan hartu behar duela klima aldaketan zulaketa hauek izan ditzaketen ondorioak, eta ez dituela kasu bakoitza islatua eta testuingururik gabeko gisa aztertu behar baimenak eman aurretik.
CNN hedabideak jaso duenez, erabaki honek eragina izan dezake Trumpen asmoetan. Presidenteak gasa eta petroleoa erauzteko putzuak ireki nahi ditu Florida eta Kaliforniako kostaldean.