argia.eus
INPRIMATU
Fracking-aren aurka Gorbeiara eta Urbiara mendi martxa egingo dute ostegunean
  • Mendi martxa antolatu du frackingaren aurkako mugimenduak uztailaren 31rako, azken bi urtetan egin bezala. Aurten Gorbeiara igotzeaz gain, lehenengoz Urbiara ere joango dira.

Itziar Ugarte Irizar @itzugarte 2014ko uztailaren 30
"Gure mendiak ez ikutu" lolopean deitu dute mobilizazioa.(Arg.:mendimartxak.com)

Euskal Herriko mendi federazioarekin batera prestatu dute martxa, eta hitzordua eguerdiko 12tan egin dute Gorbeiako gurutzean eta Urbiako fondan.

Gas-erauzketa sistemaren aurka Gipuzkoan ere mugimendua sortzen hasi delako erabaki dute frackingaren aurkako mobilizazioa Urbian ere egitea. Aurreko urteen gisan, argazki erraldoia ateratzea da asmoa. Bi elkarguneetan kamisetak izango dira salgai, baita sinadurak biltzeko mahaia ere.

Uztailaren 31an Gorbeiara zein Urbiara igotzeko dagoen ohitura baliatu dute deialdia egiteko, “Gure mendiak ez ikutu” lelopean. Bi mendietara oinez joan nahi dutenentzako goizeko 8etan Arriagako aparkalekuan geratu direla jakinarazi dute.