argia.eus
INPRIMATU
Foruzaingoaren lana laudatu du Barkosek eta aurrekontua handituko diola agindu du
  • "Polizia maitea, hurbilekoa eta errespetatua" da Foruzaingoa, Barkosen aburuz. Bertako 1.076 funtzionarioen lana txalotu du. Ekitaldi batean hamabi domina eta 44 zorion agiri banatu dizkie.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko otsailaren 29a
12 domina eta 44 zorion agiri banatu ditu Barkosek foruzainen artean (argazkia: Euskalerria Irratia).

Foruzaingoak "premiak" dauzkala esan du, eta, horrekin batera, 2016ko eta hurrengo aurrekontuetan "behar bezainbesteko" diru sailak agindu dizkio. "Zuzkidura horri esker, beren lana eraginkortasun nahiz duintasunez egingo dute, eta ibilgailuak, arropa eta material teknikoa, besteak beste, erosteko bultzada handia ekarriko du", ziurtatu du Barkosek.

Emaitzak emanen ditu Foruzaingoari diru bideratzeak, haren iritziko: "Gure foruzainak polizia hurbileko eta erabilgarri modura agertuko dira herritarren aurrean, azken horien arazoak konpondu ahal daitezen".

Datuak ere eskaini dituzte. Herritarrek jarritako salaketak jasotzeari dagokionez, %32,45arekin, delitu gehien ezagututako polizia izan zen, eta haren atzetik datoz, udaltzainak, Guardia Zibila eta Espainiako Polizia.

[Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]