argia.eus
INPRIMATU
Foruzaingoak 20 urteko gizon bat atxilotu du Uharten, sexu eraso bat egitea egotzita
  • Ekain hasieran gertatu zen erasoa. Burlatakoa da atxilotua.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2020ko ekainaren 22a
Argazkia: Euskalerria Irratia.

Askatasun sexualaren aurkako delitu bat egotzi dio Foruzaingoak Burlatako 20 urteko gizonezko bati. Gertaera hilaren hasieran izan zen, emakumezko batek Foruzaingoan salatu zuen ezagutzen ez zuen pertsona bat hurbildu zitzaiola autobusa utzi eta etxera zihoala. Gizonak ustekabean egin zion eraso bere etxeko atarian sartu aurretik, eta sexu-erasoa egin zion ukituen bidez, harik eta, azkenean, salatzailearen mugimenduen eta oldarraldia eragozteko indarraren ondorioz, askatu eta korrika ihes egin zuen arte.

Gertatutakoaren berri izan ondoren, Foruzaingoak sexu-askatasunaren aurkako delituen biktimei laguntzeko protokoloa aktibatu zuen, eta Brigada asistentzialeko agenteek, osasun-langileek eta Emakumearen Arreta Zerbitzuko abokatuek artatu zuten. Agoizko Instrukzio Epaitegiaren esku utzi dute kasua.