Aurtengo San Juan eguna, 2021eko ekainaren 24a, tamalez, historiara pasatuko da baina ez onerako. Ez dugu Orreagan irabazi genuen eguna bezala gogoratuko, aspaldiko 778ko abuztuaren 15 hura bezala. Guztiz kontrakoa. Gaurko eguna euskal herritarroi aplikatu nahi diguten eskubide murrizketa handienetakoa izango da eta Noainen gure erresuma galdu genuen 1521eko ekainaren 30 hura bezala, edota foruak kendu zizkiguten 1876ko uztailaren 21 hura bezala gogoratuko dugu. Eta horregatik bildu ginen euskal eskubideen ikurra den haritzaren ondora, gure eskubideak eta askatasuna aldarrikatzera, gure arbasoek sarritan egiten zuten antzera.
Euskaldunok Europan eskubideen aitzindariak izan gara, Zuzenbide Piriniarraren bidez oinarrizko eskubideak aspaldi aitortuak izan genituelako, Foruei esker, Europako herrialde askotan baino lehenago. Adibidez, gaur egun hainbeste aldarrikatzen den gizon-emakumearen arteko berdintasuna gutxienez 1090etik aurrera bagenuen, Lizarrako Foruan jasota zegoelako. Bagenuen ere torturatua ez izateko eskubidea, edo esklabotzaren debekua beste herrialdeetan baino mende batzuk lehenago izan genuen. Edo polizia etxe batera ez sartzeko eskubidea, ez gauez ez egun argiz, leku sakratua zelako eta delako.
Baina, gaur egun, non daude gure eskubideak? Estatu espainiarrak eskubide murrizketa handienetakoa egin du Europan, COVID-19aren aitzakiarekin, eta orain, estatuan, Euskal Autonomia Erkidegoko euskal herritarrak izango gara, galiziarrekin eta aragoiarrekin batera, eskubide gutxien izango ditugunak.
Zer ikusten ari gara azken urte honetan?
Zergatik Europa osoko konfinamendurik zorrotzena izan genuen eta umeek animaliek baino eskubide gutxiago izan zuten kalera ezin atera egon zirelarik, ezta une batean bederen, Europan beste gauza bat ikusten genuen bitartean?
Zergatik itxi zituzten tabernak, Jaurlaritzak hemengo inolako azterketa aurkeztu barik? Davosek hori nahi duelako? Izan ere epaitegiak zabaltzera behartu zituenean hildakoak izugarri handituko zirela esan zigun Jaurlaritzak eta kontrakoa ikusi genuen!
"Estatuan, Euskal Autonomia Erkidegoko euskal herritarrak izango gara, galiziarrekin eta aragoiarrekin batera, eskubide gutxien izango ditugunak"
Zergatik itxi dituzte udalerriak, etengabe aldatzen dizkiguten sasidatuen aitzakiekin? Denda eta enpresa txiki gehiago ixteko?
Baina pandemiaz hitz egin dezagun. Pandemia 2020ko maiatzean amaitu zen. OMEk berak erabat erratu zela onartu beharko luke, iaz 175 milioi pertsona hilko zirela baieztatu zigulako baina 4.000.000 hil direla ikusi dugulako. Kopuru horrekin une honetan pandemia bat dagoela esaten badigute, beste 3 pandemia gehiago daudela esan beharko luke, eta urtero gosez hiltzen direnekin lau pandemia.
Hori bai, OMEk hilkortasun tasa hasieran esan zuena baino 30 aldiz txikiagoa dela onartu berri du. Beraz, zergatik ez du OMEk ezer egiten, mundu mailan berak sorrarazi duen gizarte, osasun eta ekonomi hondamen ikaragarri hau gelditzeko?
Ez dago pandemiarik, pertsona asintomatikoak gaixoak ez direlako.
Ez dago pandemiarik, Zainketa Berezien okupazioa urte guztien antzekoa izan delako, negualdean gripeak antzera kolapsatu duelako.
Ez dago pandemiarik, hedabideek emandako eguneroko hildako kopuruak ez dituztelako beste urteetan hil direnekin alderatzen, hain desberdinak ez direlako.
Ez dago pandemiarik Europan %10-15 gehiago hil direlako, ez bikoitza edo hirukoitza.
Hemen ez dago pandemiarik jada, baina bai ordea, erantzunik ez duten gero eta galdera gehiago:
Zergatik desagertu da Lehen mailako Arreta?
Zergatik jarraitzen dute pertsona osasuntsuak konfinatzen?
Zergatik behartu gaituzte maskara eramaten osasunerako kaltegarria dela frogatuta dagoenean?
Zergatik erabiltzen dituzte PCRak sintomatologiarik gabe eta ziklo gehiegitara positibo faltsuak emateko?
Zergatik deitzen diete txerto medikamentu genetiko esperimentalei?
Zergatik ez dituzte erabili nahi COVID-19a sendatzeko hilkortasun gutxiago duten beste terapiak?
Zergatik itxi nahi dute ostalaritzaren %75a eta harreman sozialak gutxitu?
Zergatik ari dira denda eta enpresa txiki eta ertainak ixtera bultzatzen eta zergarik ordaintzen ez dituzten oligopolio handiak lotsa barik bultzatzen?
Zergatik ukatzen dute eztabaida zientifikoa eta izugarrizko zentsura ezarri dute?
Zergatik debekatu diete medikuei autopsiak egitea?
Zergatik egoitza batzuetan zaharrak abandonatu zituzten, inolako osasun zainketarik gabe, ospitale batzuetan lekua zegoenean?
Baina galdera hauei erantzun beharrean, COVID-19 lege berri horrekin gehiago zapaltzera datoz. Lege horrekin medikamentu esperimentalik jarri nahi ez ditugunok konfinatuak izan gaitezkeelako atxilotze zentroetan; datu pertsonalen babesa desagertuko delako; nahi dituzten aitzakiekin udalerriak, enpresak eta sektore osoak itxi ditzaketelako; urrunketa soziala eta ikastetxeetako protokolo militarrak betikotu ditzaketelako… Eta gero eta mota guztietako kontrol sozial gehiago. Hau da, oinarrizko eskubideak ukatu nahi dizkigute… Betiko?
Eta orain ume eta gazteei egur gehiago, Ikasturte osoan erregimen militarrean eduki ondoren, nahiz eta haien datuen arabera udalerri eta hilabete askotan osasun egoera ona izan: umeak ezin jolastu, urrunduta, ezin arnastu, hotzez hilda eta haien aitite-amamak hil ditzaketela esan…. Lotsagarria izan da. Onartezina. Nola ez gara oldartu tratu txar horien aurka?
Orain medikamentu esperimentala ume eta gazteei jarri nahi diete. 0-20 urte bitarteko adin tartean hilkortasuna % 0,00025ekoa izan da. Hau da, 0-20 urte bitarteko hildako bat 401.529 herritarren artean EAEn, eta minbizia ere zuelako, hau da, ia 0. Behin eta berriz eman diguten bertsio ofizialaren arabera, sintomarik eduki ez arren, ume eta gazteak adinekoen kutsatzaile nagusiak omen dira (txosten batzuen arabera kontrakoa omen da). Beraz, zergatik orain horiei txertoaren bidez antigenoa sartu eta ondorioz adinekoak kutsatzeko aukera gehiago sortu euren tesien arabera, hain zuzen ere esan zigutenaren guztiz kontrakoaren alde apustu eginez?
Amaitzeko, politikariei, batez ere Euskal Autonomia Erkidegokoei, argi esango dizuegu, herriari traizioa egin diozuela. Ez duzuela merezi herri honen ordezkariak izatea. Aurrez aurre izango gaituzuela. Eta ez dugula zuen lege zabor hau onartuko, arbasoak gurekin daudelako, Gernikako Arbola eta berau ordezkatzen dituen eskubideei inoiz uko egingo ez diegulako.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]
Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]
Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]
Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]
Iragarki batek mugikorrean salto egiten dit aspaldion. Nire mundua koloreztatuko duela egiten dit promes. Aplikazio horrekin milioidunek bezala erosi ahal izango omen dut. Produktu merkeak, oso merkeak, baita doakoak ere. Momentu historiko soziologikoak eskatzen duen... [+]
Badira kontzeptuak bolada batzuetan edonon agertzen direnak, mantra ere bilakatzen direnak. Berez positibo eta beharrezko moduan agertzen zaizkigu, eztabaida gehiegirik gabe eta haiei buruz ia pentsatu gabe. Iruditzen zait mantra horietako bat nazioartekotzea dela, jatorria... [+]