argia.eus
INPRIMATU
Forondatik basora
  • Hilabeteak igaro dira Forondako Arbola babes-GuNe eske hurbildu zitzaigula EAJren zurikeriatik ihesi.

GuNe Uribe Kosta 2020ko otsailaren 04a

Izan ere, klima larrialdiaren aurka Forondako Arbola landatu zuen EAJ berbera da erraustegia, supersurra, AHT, Artazako tunela, bertoko basoen suntsiketa, Ibarbengoako parking-a eta antzeko txikizioak egiten dituena.

Arbolak, Forondako bakardadetik ihes egitea lortu zuen beste arbola batzuekin elkartu eta bizitza eredu jasangarri baten alde matxinatzeko. Basoa astintzen duen haizea adituz gero, nabari da matxinatutako arbolak zerbait prestatzen dabiltzala.

GuNe kolektibotik elkartasuna matxinatutako arbola guztiei.

Zuhaitz barik, arnasik ez!