argia.eus
INPRIMATU
12 puntu bakegintzarako: Foro Sozialaren gomendioak
  • Euskal Herriko bake prozesua indartzeko asmoz Lokarrik martxoan antolatutako Foro Sozialaren ondoren, gogoeta prozesua abiatu zen jardunaldietan parte hartu zuten alderdiekin. Aurkeztu dute bi hilabete baino gehiagoko lan horren emaitza Donostian, Aieteko jauregian.

ARGIA @argia 2013ko maiatzaren 27a
Lokarrik martxoan antolatu zuen Foro Soziala.

Gatazken konponbidean lan egin duten nazioarteko hainbat aditu biltzen ditu Foro Sozialak eta ondokoak dira Euskal Herrirako egin dituen hamabi gomendioak.

1) Ezinbestekoa da akordio zabalak lortzea maila politikoan, instituzionalean eta gizartean bake-prozesua sendotzeko

2) ETAren desegitea modu kontrolatuan, ordenatuan eta adostuan burutu behar da.

3) ETAren desegite prozesuan erakunde independenteek hartu behar dute parte, laguntza moduan.

4) Adostasuna ezinbestekoa da presoen eta iheslarien auziari konponbide integrala emateko.

5) Gizarteratzea legea errespetatuta burutu behar da eta presoek eragindako kaltea onartu behar dute.

6) Presoek modu aktiboan parte hartu behar dute bake eta normalizazio prozesuan.

7) Ihes eginda dauden pertsonen egoera aztertu behar da, haien integrazioa ahalbidetzeko.

8) Legediaren erroforma egin behar da, giza eskubideak eta askatasun demokratikoak bermatuta egoteko.

9) Inpunitatea ahalbidetu gabe, justizia bake-prozesuaren testuingurua aintzat hartuta aplikatu behar da.

10) Estatuko segurtasun indarren funtzioa eta kopurua testuinguru berria kontuan hartuta egokitu egin behar dira.

11) Egia, justizia eta adiskidetze prozesu zabal bat bultzatu behar dute erakundeek, jendarte osoa barne hartzen duena.

12) Kontatzeko eta gogoratzeko era ezberdinak erraztu behar dira, gertatutakoa ukatu gabe, sektore guztietan autokritika bultzatuz.

Foro Sozialaren gomendioak xehetasun gehiagorekin, ekimenaren webgunean.