argia.eus
INPRIMATU
Formazio jardunaldi feministak antolatu ditu Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak
  • “Gure gorputz eta lurraldeen burujabetzarantz” lemapean, Iruñean burutuko dira jardunaldiak, irailaren 28 eta 29an.

ARGIA @argia 2018ko irailaren 07a
2015eko Emakumeen Mundu Martxako bizikleta martxa, Iruñean (Argazkia: Topatu.eus)

Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketak gainean diren honetan, martxa hartzen hasiak dira Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxako kideak. Lehen beroketa saioa iraileko azken asteburuan egingo dute, ostiral arratsaldean hasi eta larunbat eguerdira arte luzatuko diren jardunaldien bidez. Hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak zein tailerrak barne hartzen ditu egitarauak, eta hizlarien izenak ere eman dituzte jakitera: Karina Ochoa, Aura Cumes, Eda Duzgun eta Edurne Epelde. Bertan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, sarean zintzilikatu duten inprimakiaren bitartez.

Jardunaldiekin Emakumeon Mundu Martxak plataforma bezala dituen praktiken inguruko eztabaidan sakontzea bilatzen dute. Helburu horrekin, “kapitalismoari, kolonialismoari, kapazitismoari zein heteropatriarkatuari aurre egiteko gurean zein beste lurraldeetan feminismotik eraikitzen ari diren erresistentzia prozesuak eta alternatibak ezagutu eta hauen inguruan hausnartuko dugu”, azaldu dute.

Egitaraua osorik: