Front National alderdi ultraeskuindarrak Frantziako Estatuan eta Ipar Euskal Herrian izan duen gorakadaz kezkaturik, Baionako Renne Cassin lizeoan bilkura egin dute asteazkenean.
Elkarretaratzean parte hartu duen gazte batek Youtubera igo du ikasle batek amaieran eman duen hitzaldi laburra Front Nationalari bozkatzea ez dela egungo arazoen konponbidea adierazi du bozeramaileak: “Irtenbidea egunero ekintzak egitean datza”.
FNk “Intolerantzia, gorrotoa eta gutxiengoen estigmatizazioa” bultzatzen dituela adierazi du. Alderdi ultraeskuindarrak gizartearen zatiketa ekarriko duela ohartarazi dute eta, horrekin batera, gazteen artean komunikatu eta eztabaidatzearen garrantzia nabarmendu.