Urtarrilaren 19an Fitz Roy mendian hil ziren Iker Bilbao eta Amaia Agirreren gorpuak erreskatatu ezin izan zituztela-eta, euren hurbilekoek taldea osatu eta Patagoniara bidaiatzea erabaki dute, "gorpuak berreskuratzen saiatzeko eta dolu-etapa amaitzeko asmoz". Haien gastu logistiko eta operatiboak ordaindu ahal izateko, diru-bilketa jarri dute abian.
Laboral Kutxan ireki dute kontua: ES97 3035 0014 65 0141233093
Agirre eta Bilbaoren hurbilekoek azaldu dutenez, Fitz Roy mendira joan den taldea alpinista adituek eta boluntarioek osatzen dute eta kaltetutako familiei laguntzeko helburuarekin euren lanei uko egitea erabaki dute epe mugagabez. Gehitu dute ez dagoela inolako espedizio edo erreskate mota finantzatzeko asmorik, eta boluntarioen behar ekonomikoak amaitutzat eman eta kontu korrontean kapitala edukiz gero, erabaki dela kapital hori erabiltzea Andeetako El Chantel laguntza-batzordeari erreskate-materiala emateko eta, era horretan, etorkizuneko erreskateetan lagundu ahal izateko.