argia.eus
INPRIMATU
Interneteko erabiltzaileen datu pribatuak eskuratzen dituzte AEBek, dokumentu sekretu batzuen arabera
  • Google, Facebook, Apple, Yahoo, YouTube, Skype eta Interneteko beste zenbait enpresa erraldoien datuak eskuratu ditu AEBetako Segurtasun Agentzia Nazionalak (NSA). The Guardian eta Washington Post egunkariek eman dute esklusiba, sekretupeko dokumentu batzuk eskuratu ostean. Aipatu enpresak jakinaren gainean daudela diote dokumentuek.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2013ko ekainaren 07a
Aurkezpeneko fitxa bat (Iturria: The Guardian)

NSAk lortu dituen datuak PRISM izeneko programa baten parte dira eta orain arte ez zen sekula honi buruz ezer argitaratu. Segurtasun agentziako kideei aukera ematen zaie Interneteko erabiltzaileek egindako bilaketen historiala, elkarri bidalitako emailen edukia, elkarbanatutako fitxategiak eta zuzeneko txat-ak zerbitzarietatik ikuskatzea.

The Guardianek arabera, dokumentuen egiazkotasuna frogatu dutela. 41 fitxako PowerPoint aurkezpen bat da, ustez inteligentzia zerbitzuak entrenatzeko erabilia. Dokumentuak erakusten du informazioa lortzen dutela "zuzenean zerbitzarietatik".

Dokumentuak dio programa hau aurrera daramatela konpainien beraien baimenarekin. The Guardianek dioenez, ordea, enpresa hauekin harremanetan jarri dira eta gaiari buruz galdetzean, denek ukatu dute zerikusirik dutenik.

Informazio gehiago:

ARGIAn orain urtebete inguru jaso genuen WikiLeaks guneak ateratako informazioaren arabera, halako teknologiak garatuta dauzkaten herrialdeak daudela.