Azaroaren 9 eta 16 bitartean, Muzkizko (Bizkaia) findegiko kabinetako batean "ohikoak baino bentzeno balore altuagoko" isuriak izan zirela aitortu du Petronor enpresak. Abenduaren 5ean argitaraturiko ingurumen ikuskapen baten arabera, egun gehiagotan ere gainditu dute baimenduriko isurien maila.
Bizkaiko Fiskaltzak ikerketa penala ireki du lehen aldiz Petronor enpresaren aurka isuriengatik. Bentzenoa isurketa dela eta ingurumen delitu bat ikertuko du, Coke Ez koordinadorak zabaldu duenez.
Bentzenoa, pertsonen osasunerako kaltegarria eta minbizi-sortzailea den konposatu kimikoa da.
Petronorrek ohar batean adierazi duenez, “Eusko Jaurlaritza une oro behar bezala informaturik egon da eta isurien jarraipena ere egin du”.
Kasuaren inguruko informazio gehiago hemen.