argia.eus
INPRIMATU
Altsasu kasuan ez zela terrorismorik izan onartu du Fiskaltzak orain
  • Estatuko fiskaltzak ontzat eman du Auzitegi Nazionalaren sententzia eta ez du helegiterik aurkeztu Epaitegi Gorenean. Ontzat ematen du beraz, 2016ko urrian Altsasun gertatutakoa ez zela terrorismoa izan, hau da, ezerezean uzten du auzia Auzitegi Nazionalean epaitzeko tesia.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko martxoaren 29a

Gazteen defentsak helegitea aurkeztu du, gehiegizko zigorrak ezarri zaizkiela ikusita. Beste aldean ere, COVITE-k errekurtsoa aurkeztu du, terrorismo delituari helduta.

Pasa den martxoaren 7an, Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak berretsi egin zituen Altsasuko gazteei ezarritako 2 eta 13 urte bitarteko kartzela zigorrak. Igandean 60.000 pertsona baino gehiagok, erabakia salatu eta gazteen askatasuna eskatu zuten Altsasuko kaleetan egindako manifestazio erraldoiean.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.