argia.eus
INPRIMATU
Fiskaltzak Kutxabankeko ordainketa bidegabeak ikertuko ditu
  • Bankuak Mario Fernández aurreko presidenteari egotzi dio 243.000 euro justifikaziorik gabe desbideratzea abokatu bulego batera.

ARGIA @argia 2015eko otsailaren 03a

Bizkaiko fiskaltzak argitu du ofizioz hasiko duela eginbidea, "salakateta bat jasotzen dugunean beti egin dugun bezala". Kutxabankek urtarrilaren 30ean jakinarazi zuen Mario Fernandezen kontra egingo zuela, ustez abokatu bulego baten bidez Mikel Cabieces buruzagi sozialista eta Espainiako Gobernuko delegatu ohiari hilean 6.000 euro ematea agindu zuelako.

Carmen Adan fiskalak eskuetan dauka bankuak egindako barne ikuskaritzako dokumentazio guztia. Orain, delitua egon den ala ez erabaki beharko du, eta hala izanez gero epaitegira igorriko luke kasua auzi penalari ekiteko. Noticias de Gipuzkoa egunkariak arlo juridikoko iturriak aipatuz dio sei hilabete izango dituela horretarako.

Egunkari berak dioenez, Kutxabank ofizialki erakunde pribatua izanik Mario Fernandezi delitu sozietarioa leporatu dakioke.