argia.eus
INPRIMATU
Fiskaltzak artxibatu egin du EH Bilduren zerrenden aurkako salaketa, deliturik ez dagoela ebatzita
  • Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, eskuin muturreko Dignidad y Justicia elkarteak jarritako salaketa ireki eta itxi egin du aldi berean, EH Bilduren hauteskunde-zerrendetan ETAko kide izatea egotzita zigortutako 44 pertsonen inguruan ez dagoela deliturik ebatzita. Zerrendak legez kanpo uztea eskatzen zuen elkarteak.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2023ko maiatzaren 17a
EH Bilduk txalotu egin zuten zazpi hautagaik pauso bat atzera emateko erabakia. (Argazkia: EH Bildu).

Lau orriko ebazpenean, fiskaltzak dio prentsako goiburuetan agertu diren44 pertsona horien historiko penalak ikertu dituztela eta ez dagoela deliturik, Europa Pressek zabaldu duenez. Epaileek baloratu eta erabaki dute ez dela hautaezintasun kasua eta beraz, zerrenda horien aurka ez dutela egingo.

"Aipatutako pertsonen aurrekari penalak ikusita, salatutako egitateak ez dira zigorgarriak", diote.