Fiskalak absoluzioa eskatu du Cervera diputatu ohiaren ahozko auzian

  • Astelehenean hasiko da Santiago Cervera PPko diputatu ohiaren aurkako ahozko auzia Nafarroako Lurralde Auzitegian.

Santiago Cervera Nafarroako PPko lehendakaria izan zen.

2015eko ekainaren 01ean - 04:21
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Cervera 2012ko abenduan atxilotu zuen Guardia Zibilak Iruñean, harresietako zulo batean jarritako sobre-amu bat hartzera joan zenean.

Jose Antonio Asiain Nafarroako Kutxako buruari xantaia egitea leporatu zioten Nafarroako PPko lehendakari ohiari. Asiaini norbaitek xantaia egin zion, harresietako zulo hartan 25.000 euro zuen sobrea uzteko esanez, bestela honek eta bere semeak abokatu gisa CANekin egindako kontratuen berri emango zutela. Asiainek xantaia salatu zuen eta Guardia Zibilak amua jarri zuenean, Cervera agertu zen harresian sobre bila.

Cerveraren esanetan, berari mezu bat iritsi zitzaion esanez harresietako zulo hartan CANi buruzko informazio konfidentziala zegoela eta horren bila joan zen. Ez zuela horrelakorik egin behar aitortu zuen, baina jakin mina zuhurtzia baino indartsuagoa izan zela onartu zuen. Baldintzapeko askatasunean jarri zutenean, Cerverak diputatu akta utzi zuen, bere esanetan epaitegi arruntetan beste herritarrak bezala epaitua izan zedin eta ez Espainiako Auzitegi Gorenean bere diputatu karguak ahalbidetzen zion gisan.

Epaiketa ekainaren 1, 2 eta 3an egingo da eta 44 pertsona izango dira bertan lekuko gisa, tartean Enrique Goñi CANeko buru ohia. Asteazkenean deklaratuko du azken horrek. Asteartean izango da Asiainen txanda.

Ikerketari dagokionez, fiskalak uste du ezin izan dela frogatu nork bidali zion e-posta Asiaini, baina mezua bidali zitzaion unean Cervera ez omen zegoen konektatua internetera. Horregatik, eta defentsa abokatuarekin ados, absoluzioa eskatuko du fiskaltzak. Akusazio partikularrak 14 hilabeteko zigorra eskatzen du akusatuarentzat, bere ustez argi baitago Cerverak egin ziola xantaia Asiáini.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Cervera auzia
Arrakala bat harresian

Hamar urte igaro dira Guardia Zibilak Santiago Cervera Soto atxilotu zuenetik. CAN afera tarteko Jose Antonio Asiain abokatuari xantaia egin izana leporatu zioten. Cervera PPNko buruzagia diputatua zen Madrilgo Kongresuan. Anitzen ustez, gertatutakoak lehen mailako pitzadura... [+]


2015-06-17 | ARGIA
Cervera absolbitu dute

Santiago Cervera PPko diputatu ohia absolbitu du Nafarroako Justizia Auzitegiko Zigor arloko 3. Epaitegiak.


2015-06-03 | ARGIA
Cerveraren absoluzioa eskatu du fiskaltzak
Goñi: “CANek bere emaztearen lan-hitzarmena ez berritzeak egin zuen kritiko Cervera”

Asteazkenean amaitu da Santiago Cervera PPko diputatu ohiaren aurkako epaiketa. Alde bakoitzak berean jarraitzen du eta fiskalak absoluzioa eskatu du.


Santiago Cerveraren torpedoa ‘Diario de Navarra’ren aurka

Santiago Cervera PPko diputatu ohiak gogor idatzi du Diario de Navarra-ren aurka eta CANen desagerpenean dituen erantzukizunak azpimarratu ditu.


Cerverak politika utzi du: “Nire baldartasunak arazoa sortu dio alderdiari”

Santiago Cervera Nafarroako PPko diputatuak politika utzi du ustez xantaia batean parte hartu ondoren. Erabakia "bere kabuz" hartu duela esan du, baina alderdiaren interesek aukera hori baliatu dutela.


2012-12-11 | Jon Torner Zabala
Santiago Cervera egia esaten ari al da?

Mezu anonimo batek engainatu al zuen Santiago Cervera, ala, aitzitik, mezu hura eta emandako erantzuna manipulatuak izan dira, xantaia delitua ezkutatzeko koartada gisa? Ditugun datuekin, Cerverari sinestea ala ez fede kontua dela dio Ignacio Escolar kazetariak, baina PPko... [+]


Santiago Cerverak “engainatu” egin zutela esan du atxilotu dutenean

Guardia Zibilak Santiago Cervera Nafarroako PPko diputatua atxilotu zuen atzo, Nafarroako Kutxako (CAN) presidenteari egindako xantaia saiakeran parte hartu duelakoan. Cerverak pertsona anonimo batek “engainatu” egin zuela adierazi du bere blogean, Nafarroako... [+]


Eguneraketa berriak daude